We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Eguzkiari begietara so

by Joseba B. Lenoir

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Eguzkiari begietara so CD 2016
    Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Eguzkiari begietara so via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

    Sold Out

1.
Izan ninduzun, eta beti supernauzu. Irrikide, lagun malko ta izerdiz. Egunsentiz egunsenti Ziklon, tenpesta ta iluntze berriz. Banauzu nauzu, eta beti supernauzu. Zerua hatzez berriz dezazun uki. Sorbalda tinko jauzi guzien euskarri, ilargira bideko hats eta zubi. Izanen nauzu, eta beti supernauzu. Erredurez harro orbanak uztarri. Urratzeke den azal bakoitzagatik lehertzeke den izar bakoitzagatik.
2.
Atzo zintzotasun eske ahoa bete, gaur ez, ezin duk so egin sosegu izpi bakar bat bidean utzi gabe. Begien zamari eustea ez duk aise. Orain harri puska bat haiz ezin senti. Atzera begira bizitako grinak gogora ekarriz. Desira larri zaharren ajeak bizitzen ari. Eta noiz hasi ginen dantzan? Erran noiz su haren inguruan? Eta noiz garretatik hain hurbil? Erran noiz bertan erre arte?
3.
Non da itsaso berde hura, hegalez josia? Non-nahi genituen gauzak non daude paradisu estuak? Mutatu beharko elkar mututu aitzin, aingurak ageri. Bertze izaki hortara Bertze izaki hortara Izaki arrotz hortara Mutatu beharko elkar mututu aitzin. Bertze izaki hortara Izaki arrotz hortara Nire antza izanen duen hortara.
4.
Gaur ere 03:26
Gaur ere ez da malkorik, ez laztan, ez errepiderik. Gaur ere mantso doa ez dago deus, bakardadea haiz. Gaur ere izan haiz aske bizitzeko lehian galtzaile, errukirik ez hire buruaz gaur ere hik duk eroriaraz, Gaur ere...
5.
Denboraren noziorik ez energia plazer ur, oinaztuak zeharkatuz abiadura galdu. Dastatu zoko denak xurgatu, miatu ta ia barrenean zer dugun. Galaxien islak gorri-more distantzian urrunduz. Uhinak doinu kosmiko atmosfera ukituz. Estalkirik gabe haragiak arima askeak espazioan. Dantza ero basatiak milioka argi urtean. Galaxien islak gorri-more distantzian urrunduz. Uhinak doinu kosmiko atmosfera ukituz. Hotzikarak soinean hirekin bat egitean korronte elektrikoak hirekin bat egitean.
6.
Ez itzali 05:25
Desirak erdi asez ere lasai lo hartzeko gai zarete zorion antzeztuetan laket. Telebista ozenegiek egunen eten gabeko joanak zauriak sendatuko dizkizuen ustez. Eskutik hel eta eraman nazan, axolik ez bidea zein den. Ez gaitezen itzali eman su eta kiskali nik ez dut nahi itzali, bihotz. Ikasi ezin dena jakin nahi dut, maitea zaindu etsaia ahaztu, lurra jo arte jarraituko dut kantuz. Eskutik hel eta eraman nazan, axolik ez bidea zein den. Nik ez dut nahi itzali nahiago dut kiskali ez gaitezen itzali, bihotz. Ez gaitezen itzali eman su eta kiskali nik ez dut nahi itzali, astiro.
7.
Erredura I 04:35
Ez dakit non zen nola gertatu zen solas bakar bat erabili gabe hitzartu genuen. Izate soilaren poz biluzia momentu erraldoi guzti haiek transmisioa zuten. Atzoko hotsak erre ditut gau eta egun bakardadea dut orain bidean lagun. Urre ur bainuak hegaldi ederrak eguzkiari berari ere begietara begiratzeko gai. Atzoko hotsak erre ditut gau eta egun bakardadea dut orain bidean lagun. Izate soilaren poz biluzia non gelditu da?
8.
Bertze behin ere dena bukatuko da eta ezereza izanen erantzuna. Erredura berri bat ikusten ez den orbana urratuta sortu zen soinean. Erre belar txar denak suz minak itzali ez antzeztu inoiz zorionik. Erresuminik ez dena dugu alferrik bihar ez bada iluntze berririk. Aingurak hare egin zamalka urak.
9.
Makadamezkoa da bidea hamabi lagun giza katean. Printzek itsuturik arrail gorri bi begi zelatariak armadunarenak. Ahots beltz ilunak estasian urrezko argitan kantuan. Boz beltz bat kantuan eguzki errea, doinuz puzten dira hamabi bihotz. Ahots beltz ilunak estasian urrezko argitan kantuan. *Hitzak Maialen Garagarzak euskarara ekarritako Hamabi lagun hilkorrak testuan oinarritua. Jatorrizko testua Carson McCullersena da.

about

Garaten eta Gakobeltz estudio mugikorrean grabatua 2016ko urtarrila eta martxoa bitartean.

credits

released May 19, 2016

license

all rights reserved

tags

about

Joseba B. Lenoir Bera, Spain

contact / help

Contact Joseba B. Lenoir

Streaming and
Download help

Redeem code

Report this album or account

If you like Joseba B. Lenoir, you may also like: