Eguzkiari begietara so

by Joseba B. Lenoir

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €7 EUR  or more

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Eguzkiari begietara so via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 5 days

      €10 EUR or more 

     

1.
2.
3.
4.
03:26
5.
6.
05:25
7.
04:35
8.
9.

about

Garaten eta Gakobeltz estudio mugikorrean grabatua 2016ko urtarrila eta martxoa bitartean.

credits

released May 19, 2016

tags

license

all rights reserved

about

Joseba B. Lenoir Bera, Spain

contact / help

Contact Joseba B. Lenoir

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Erredura II (Supernauzu)
Izan ninduzun, eta beti
supernauzu.
Irrikide, lagun
malko ta izerdiz.
Egunsentiz egunsenti
Ziklon, tenpesta ta iluntze berriz.

Banauzu nauzu, eta beti
supernauzu.
Zerua hatzez berriz
dezazun uki.
Sorbalda tinko
jauzi guzien euskarri,
ilargira bideko hats eta zubi.

Izanen nauzu, eta beti
supernauzu.
Erredurez harro
orbanak uztarri.
Urratzeke den azal bakoitzagatik
lehertzeke den izar bakoitzagatik.
Track Name: Su haren inguruan
Atzo
zintzotasun eske
ahoa bete,
gaur ez, ezin duk so egin
sosegu izpi bakar bat
bidean utzi gabe.
Begien zamari eustea
ez duk aise.

Orain
harri puska bat haiz
ezin senti.
Atzera begira
bizitako grinak
gogora ekarriz.
Desira larri zaharren ajeak
bizitzen ari.

Eta noiz
hasi ginen dantzan?
Erran noiz
su haren inguruan?
Eta noiz
garretatik hain hurbil?
Erran noiz
bertan erre arte?
Track Name: Izaki arrotz hortara
Non da
itsaso berde hura,
hegalez josia?

Non-nahi
genituen gauzak
non daude
paradisu estuak?

Mutatu beharko
elkar mututu aitzin,
aingurak ageri.

Bertze izaki hortara
Bertze izaki hortara
Izaki arrotz hortara

Mutatu beharko
elkar mututu aitzin.

Bertze izaki hortara
Izaki arrotz hortara
Nire antza izanen duen hortara.
Track Name: Gaur ere
Gaur ere ez da malkorik,
ez laztan,
ez errepiderik.
Gaur ere mantso doa
ez dago deus,
bakardadea haiz.

Gaur ere izan haiz
aske bizitzeko lehian galtzaile,
errukirik ez hire buruaz
gaur ere hik duk eroriaraz,

Gaur ere...
Track Name: Hotzikarak soinean
Denboraren noziorik ez
energia plazer ur,
oinaztuak zeharkatuz
abiadura galdu.
Dastatu zoko denak
xurgatu,
miatu
ta ia barrenean zer dugun.

Galaxien islak gorri-more
distantzian urrunduz.
Uhinak doinu kosmiko
atmosfera ukituz.

Estalkirik gabe haragiak
arima askeak espazioan.
Dantza ero basatiak
milioka argi urtean.

Galaxien islak gorri-more
distantzian urrunduz.
Uhinak doinu kosmiko
atmosfera ukituz.

Hotzikarak soinean
hirekin bat egitean
korronte elektrikoak
hirekin bat egitean.
Track Name: Ez itzali
Desirak erdi asez ere
lasai lo hartzeko gai zarete
zorion antzeztuetan laket.

Telebista ozenegiek
egunen eten gabeko joanak
zauriak sendatuko dizkizuen ustez.

Eskutik hel
eta eraman nazan,
axolik ez
bidea zein den.

Ez gaitezen itzali
eman su eta kiskali
nik ez dut nahi itzali,
bihotz.

Ikasi ezin dena jakin nahi dut,
maitea zaindu
etsaia ahaztu,
lurra jo arte jarraituko dut kantuz.

Eskutik hel
eta eraman nazan,
axolik ez
bidea zein den.

Nik ez dut nahi itzali
nahiago dut kiskali
ez gaitezen itzali,
bihotz.

Ez gaitezen itzali
eman su eta kiskali
nik ez dut nahi itzali,
astiro.
Track Name: Erredura I
Ez dakit non zen
nola gertatu zen
solas bakar bat erabili gabe
hitzartu genuen.

Izate soilaren
poz biluzia
momentu erraldoi guzti haiek
transmisioa zuten.

Atzoko hotsak erre ditut
gau eta egun
bakardadea dut orain
bidean lagun.

Urre ur bainuak
hegaldi ederrak
eguzkiari berari ere begietara
begiratzeko gai.

Atzoko hotsak erre ditut
gau eta egun
bakardadea dut orain
bidean lagun.

Izate soilaren poz biluzia non gelditu da?
Track Name: Aingurak hare egin
Bertze behin ere
dena bukatuko da
eta ezereza izanen erantzuna.
Erredura berri bat
ikusten ez den orbana
urratuta sortu zen soinean.

Erre belar txar denak
suz minak itzali
ez antzeztu inoiz zorionik.
Erresuminik ez
dena dugu alferrik
bihar ez bada iluntze berririk.

Aingurak hare egin
zamalka urak.
Track Name: Hamabi lagun hilkor
Makadamezkoa da bidea
hamabi lagun giza katean.
Printzek itsuturik
arrail gorri bi
begi zelatariak
armadunarenak.

Ahots beltz ilunak estasian
urrezko argitan kantuan.

Boz beltz bat kantuan
eguzki errea,
doinuz puzten dira
hamabi bihotz.

Ahots beltz ilunak estasian
urrezko argitan kantuan.

*Hitzak Maialen Garagarzak euskarara ekarritako Hamabi lagun hilkorrak testuan oinarritua. Jatorrizko testua Carson McCullersena da.